Kurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein pertsona mota eta adinari bideratuta dago, eta baita ere garai batean ikasi eta urte batzuk praktikatu gabe egon ondoren berriro ekin nahi dionari.
Kurtso hauetako jarduera desberdinak
- • Musika Irakurketa ezagutzen ez duten ikasleek.
• Musika irakurtzen dakiten ikasleek baina instrumentua zerotik hasi behar dutenak.
• Garai batean instrumentu bat jotzen ikasi zutenak eta denbora luze bat jardun gabe egon ondoren berriz praktikatu nahi duten ikasleak.
Solfeoa
Kurtso hau, ezagupen musikala ez duten ikasleek jarraitu dezakete astean ordu beteko saioetan musika tresna praktikatzen duten aldi berean.
Abesbatzako abeslarientzako solfeoa
Kurtso honetan musika irakurtzen ikasi edota hau bermatu nahi duten abeslariek, abesbatza batean aktiboki parte hartzeko ezinbestekoak diren irakurmena, entonazioa, erritmoa eta beharrezkoak diren beste trebetasunak bermatzeko aukera izango dute. Klaseak astean ordu beteko saioetan ematen dira.
Zein musika tresna aukeratu?
Dudarik gabe, instrumentuaren aukeraketa, erabaki zailenetako bat da. Horregatik erabakia ondo hausnartu behar da eta honi lotua den edozein zalantza guri galdetu gogoz lagunduko bait dizuegu.
Jakintza Musika Eskolak instrumentua landu ahal izateko aukera zabala eskaintzen du.
Eskusoinua, Bibolina, Biolontxeloa, Bonbardinoa, Klarinetea, Flauta, Gitarra baxoa, Gitarra klasikoa, Gitarra elektrikoa, Pianoa, Saxofoia, Teklatu elektrikoa, Trikitixa, Tronpeta, Tuba.