BAKARKAKO INSTRUMENTUA
Zein instrumentu aukeratu?
Ume baten musika heziketan erabaki garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, instrumentuaren aukeraketa da, horregatik ondo hausnartuta izan behar da, hau da, ikaslearen gustuekin edo familiaren tradizioarekin bat datorrena edota ikasleak aurreko etapan Instrumentu Tailerrean jaso duen esperientziarekin.
Dena den, aukeraketari buruz zalantzarik baduzue, galdeguzue eta interes handiarekin lagunduko dizuegu.
Jakintza Musika Eskolak instrumentu aukera zabala eskaintzen du. Eskusoinua, Bonbardinoa, Klarinetea, Flauta, Gitarra baxoa,
Gitarra klasika, Gitarra elektrika, Pianoa, Saxofoia, Teklatu elektrikoa ,
Trikitixa, Tronpeta, Tuba, Biolina, Violoncelloa.
TALDE INSTRUMENTUA
Jakintza Musika Eskolako plan pedagogikoa era bateko lotura duten hiru arlo paraleloen bidez garatzen da, MUSIKA LENGOAIA, BAKARKAKO INTRUMENTUA eta TALDE INTRUMENTUA.
Taldeko lan instrumentala honako taldeen bitartez garatzen da Jakintza Musika Eskolan: Orkestra, Banda, Piano talde instrumentalak, Esku soinu talde instrumentala, Trikitixa talde instrumentala, Korda talde instrumentalak.
Talde hauek instrumentuarekin garatutako lan guztia praktikan ezartzen dute ikasleari beste ikuspen bat emanez, horrela talde instrumental baten babesean soilik adieraz daitezkeen gaitasunak garatzen laguntzen du.

